Orban, figura eta objektua

Andoni Robles Fuertes

Proposamena orbanaren, texturen eta gizakiaren figuraren erabileran oinarritzen da, kamara batekin egindako irudien konbinazioarekin. Kolore nagusiak urdina eta honen osagarrien konbinaketa dira, horrela indarrez eta kolorez betetako irudiak sortuz.

Lokalaren aurreko itxura

Espazio hau kirol denda izan zen duela urte batzuk itxi aurretik. Beste garai batzuetan altzariak saldu ziren bertan. Kaleartean-en bigarren aldiz parte hartzen du.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: ez
  • Argia: ez
  • Modalitatea: Esku-hartzea, kanpokaldea