Ekintzak-deribak-irudikatzeak

Arre

Proiektuak Basaurin egindako ibilbide ezberdinen bitartez, espazio publikoaren berrinterpretazioa burutzea proposatzen du. Boluntario talde batekin hiria zeharkatzea da helburua, proposatutako gaietakoren bat, hau da, hiri-hondakinak, babestutako espazioak, erabilera berriak eta galtzeko bidean aurkitzen diren objektu, egoera edo bestelakoetan bilatzeko.

Lokalaren informazioa

Garai batean soroak aurkitzen ziren hemen eta Basauriko eremu honi izena eman zion Soloarte baserria ere. Lokala urte askotan zehar tapiztegia izan zen. Orain 5 metro baino gehiagoko altuera duen lokal argitsu, handi eta hutsa da, aurrez-aurre parkea eta ibaia dituena.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: bai
  • Argia: ez
  • Modalitatea: Egonaldia eta Esku-hartzea, beste parte-hartzaile batekin elkarbanatzeko