Sortzaile gonbidatua: Higi Vandis

«Kaleartean 2018ra sortzaile bezala gonbidatu nindutenean burura etorri zitzaidan lehenengo irudia zuri zegoen espazio bat izan zen. Hutsa betetzearen garrantzia trasmititu nahi nuen, jarduerarik gabeko espazio hauek nola biziberritzen diren sorkuntza, arte eta freskotasun eztanda batekin».

Kalearteaneko talde antolatzaileak gonbidatutako sortzaileak egindako esku-hartzean datza. Bere lanaren bitartez, Kalearteanen ustez ezagutzeko interesgarriak diren, artista, diseinatzaile edo sortzaile berritzaileen lana gerturatu nahi da.

Sortzaile gonbidatuaren esku-hartzea, topaketaren irudi grafikoaren moldaketan datza, ondoren hau topaketaren kontestuan erabiliak izango diren euskarrietan, udalerriko espazio publikoko publizidade eta komunikazioan aplikatuko delarik. Batez ere, pertsona mugimendu handiena dagoen espazioetan erakutsiko da lana. Espazio publikoa oinezkoei harridura sorrarazi eta interesa piztuko dieten pieza grafiko erakargarriekin betetzen da. Horren bidez, oinezkoak topaketara eta esku-hartzeak jasotzen dituzten lokaletara hurbiltzea ahalbidetuko da. Jardunaldia ezagutzeko gonbidapena izango da, grafika garaikideko irudi ezagun baten lanaren bidez. 

Oraingoan, Kaleartean 2018ko ibilbideko lehenengo lokalaren kanpoaldean kokatu den tamaina handiko mural koloretsua ekoiztu da. Panelak Basauriko bizilagunak erakartzeko balio du baita Kalearteaneko bisitariek argazkia atera eta sare sozialetan elkarbanatu dezaten ere. Gainera, Kalearteanen parte hartu duen esku-hartze bakoitza sortzaile gonbidatuak sortutako irudi grafikoaren zati bat daraman binilo horiarekin dago adierazita. Amaitzeko, Kalearteaneko flyer-mapak, honen B aldean, sortzaile gonbidatuak egindako posterra jasotzen du 400x600mm-ko tamainan, horrela bisitari orok gorde eta berarekin eraman dezakeen oparia izanik.

Higi Vandis

Nire izena idatzi nuen lehen aldian marrazki baten bidez egin nuen, ordundik hori izan da mundua ulertzeko izan dudan era. 

KLT2018_cartel
KLT2018_cartel-programa