Umeentzako ekintzak: bisita gidatua eta Erabiliz aldatu

BISITA GIDATUA

Maiatzak 26an (larunbata), 11:30tan metroko Basauri geltokia, Bidasoa irteera

Umea bazara, edo ume kuriosoa bazara, primeran pasatuko duzu! Ikusi, entzun, ukitu, usaindu… Nahi dituzun galderak egin sortzaileari! Asko ikasiko duzu.

7 urtetik gorako umeei zuzenduta.


Erabiliz aldatu! TAILERRA TIPI-rekin

Ekainaren 2an (larunbata), 11:00etatik 13:00etara, Kareaga Goikoa ikastetxe publikoko patioan.​

Kaleartean-ek espazioei erabilera berriak emateko duen ideiarekin jarraitu eta toki eta era oso ezberdinetan egin daitekeela erakutsi nahi dugu. Horrela, programazioan Kareaga Goikoa eskolako patioan espazio eta materialen erabilera berriekin jolasteko umeentzako tailer berezia proposatzen digu TIPI-k.

Tailer honetan eskolako patioa esperimentazio gune bihurtuko da eta material sorta handia eskura izango dugu. Material hauekin umeek interbentzio ezberdinak eraikiko dituzte euren kabuz eta hauentzako erabilerak ere asmatuko dituzte. Ekintza honen ondorioz, jolastokia erabiliz aldatuko da asteburuan zehar, astelehen goizean ohiko itxurara bueltatuko delarik. Ekimen honen testigantza modura, ondorengo egunetan ekintzaren argazki erakusketa antolatuko da eskolan bertan, ekintzan zehar egindako argazkiak jasoko dituena!


Umeentzako ekintzei buruz

Ekintza hauek haur eta umeen parte-hartzea herriko aisi eta kultura eskaintzan barne hartzearen estrategiapean sartzen da.

Guardar

Guardar

Guardar