AFW!

Esku-hartze hau lan baldintzak sortu ditzaketen alienazio forma desberdinak heldu nahi dituen proiektu baten parte da. Hauetako batek asiako ekoizleek lan baldintzak zehazteko duten ezintazuna azaldu nahi du, non ehungintza sektorean, lehen munduko kontsumitzaileak jartzen duten erosketa prezioak baldintzatuko duen.

“Tragediak abiadura errekorrean gainditzen ohituta dagoen gizarte batean bizi gara. Rana Plaza-ren istripuak erreakzio mediatiko izugarria izan arren, egun gutxira berrien fokoa beste toki batean zegoen. AFW! proposamenak, begiak itxi ezin ditugun arazo baten aurrean, – apalki – atentzioa deitu nahi du arazo honen parte garela uste baitut. Arazoaren argitalpena komunikabideetan ikustera ohituta gaudenetik aldenduz egingo da”.

EGILEA
Presínuo.
Artistaren ibilbide profesionala arteari lotuta egoteaz gain, lan harreman eta personen kudeaketarakin ere erlazionatuta dago. Azken hau erakundeen humanizaziorako bilakaeran zentratzen da. Horrez gain, azken bi urteetan artea eta lanaren inguruko erlazioak ikertzeko aukera izan du DIS edo GrowJob bezalako proiektuetan. Lan hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Sormen lantegiak programaren barruan kokatzen dira.

http://presinuo.eu/


ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA