Amets

Bisitariei Basauriko hiri-espazioaren erabileraren inguruko hausnarketa gauzatzeko tresnak eskaintzea da esku-hartzeak proposatzen duena. Lanak ikuslea eragile parte-hartzaile bilakatu nahi du, bere bizipenak eta sentsazioak gai desberdinetako panel handietan irudikatuz.

“Bisitariak, gure galdera eta gonbidapenen laguntzaz, bere esperientziak irudikatuko dituzte panel desberdinetan. Horrela, parte-hartzaileen ekintza eta dinamikak gurutzatuko direlarik. Azken panel batek herritarrek amestutako espazioak argitara emango ditu, beraien herrian existitzea nahiko lituzketenak”.

EGILEAK
Artikistas: Nuria Cagigal, Raffaella Regina, Ruben Sagredo Diaz eta Maite Mentxaka Tena.
Arkitektura eta artearen arteko elkarriztetatik sotutako talde multidiziplinarra. Taldeko kideak beste deialdi batzuetan hartu dute parte, ARTESHOP (Bilbao) adibidez. Umeekin tailerrak garatu eta  Milan bezelako hirietan ekintzak sortu dituzte.

https://www.facebook.com/artikistas


ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA