De Todo de Nada

Kaleartean ekimenerako sortutako obra da De Todo de Nada. Bere eduki eta ekoizpena topaketaren espazioetan oinarritzen dira. Proposamenean disziplina desberdinen inter-erlazioa planteatzen da. Eskultura, collage eta argazkilaritza dira obraren zentrua eta artistak bere gorputza erabiliz sortuko duen dantzan oinarritutako performance-a atal guztien elkargunea.

“Komertziorako bideratutako espazio batean esku-hartzean nire buruari galdetzen diot: nola jaso dezake arteak objektu komertzial batek duen arreta berbera? Ez da komertzializatzeko moduagatik, baizik eta zerbait izatearen desioa estimulo artistiko baten beharrizanarekin alderatzearren”.

EGILEA
Samuel Cano Braojos.
Eremu desberdinak hartzen dituen esperientzia artistikoa (musika, dantza, eskultura, pintura, performance…). Gaitasun artistiko hauek hausnarketa filosofikora, bizi duen errealitatera eta bere identitatea ezagutzeko erabiltzen ditu. Esku-hartze publiko eta ez-komertzialean espazializatu da. Proiektu desberdinak eraman ditu aurrera bere gorputza sormen eremu desberdinetan zatitu gabe.

ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA