La feria de lo Mundano

Feria, zirku edo zoo bat birsortzen da gizaki modernoaren habitat naturala irudikatuz, bertan pertsonaiak bere lanaldia gauzatzen du bisitarien begiradei jaramonik egin gabe. Proposamenak kontzientzia iratzarri nahi du, ekintzailetasuna, grebarako eskubidea, hitzartutako a ez egitea, kaleratzeei beldur ez izatea, diru-zale ez izatea, lan eta soldata duintasuna, norberaren denbora balorean jartzea, etb. bultzatuz, edo besteen desgraziaz barre egitea, lanean dagoen jendearen zorionak suposatzen duen ironiaz hausnartuz.

“Pertsona asko islatuta sentituko diren obra da. Beharrezko alerta izatea du helburu, maneiatzen ez uzteko, enplegu askoren duintasuna berrezkuratzeko, lan esparruko legeen betetzea aldarrikatzeko eta galdutakoa berreskuratzeko”.

EGILEAK
IDA-Pajarum Studio: Unai Zorriketa Gonzalez eta Aratz Zarandona Gimenez.
Pajarum Studio plataforma artistiko bezala sortu zen IDA barruan. IDA jakin-min eta gaitasun desberdinak dituzten eta jasangarritasuna, auto-hornikuntza, artisautza, artea eta utopiaren inguruko interes amankomuna duten pertsonez osatutako taldea da. Disziplina desberdinekin egiten dute lan, zurgintza eta eraberritze lanetatik hasi eta informatika, elektronika eta ikus-entzunezko ekoizpeneraino. “La Pipa Negra” (2011, online irratia) sortu dute eta aurten “Mucho Asko” fanzinearen sortzen lanetan dihardute.


ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA