Memoria//Acción//Monumento

Basauriko espazio bat okupatzea proposatzen da bertan lan egiteko. Lanak gertakari historiko eta sozialen oroimena izan nahi du, marrazketa disziplina erabiliz. Basauriko herritarrak ekintza, gertakari edota data zehatzak elkarbanatzea proposatzen da. Lanak elkarrizketarako espazio ireki bat proposatzen du artista, bere lan prozesua eta bisitarien artean, azken hauek nahi izanez gero, parte-hartzaile bilakatuko direlarik. Proposamenak egitura formal eta kontzeptual guztia agerian uzten du pertsona parte-hartzaileekin elkarbanatu eta eztabaidatua izan dadin.

“Prozesua porlanarekin marraztean zentratzen da beste lengoaia bateko irudiak lortuz, denboraren poderioz bereizgarria den lengoaia, materialean nabari dena. Proposamen irekia planteatzen da, kontextuan bertan sortuko dena eztabaida eta edukiak bereganatuz. Esku-hartze irekia “paperezko monumentuz” beterik bukatuko da, hauek inguruneko testuinguru kolektiboari eskainiz.”

EGILEA
Juan Pablo Ordúñez / MawatreS
Arte ederretan lizentziatua, egun aldi berean garatzen ditu bere lan artistikoa eta egunerokotasunean bizirauteko artearekin lotuta dauden lanak: erakusketen sortzea, bideo grabaketa eta ekoizpena eta proiektu kulturalen kudeaketa, “Arte en el puente de Deusto” adibidez, ikusizko arteekin erlazionatutako kurtsoak ere ematen ditu.

http://www.mawatres.com/


ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA