Moiré

Moiré efektua duten bi irudiz osatzen den mural-instalazio bat da. Moiré bi bilbe geometriko edo geihagoren gainezartzearen ondorioz sortzen den efektua da, mugimendu eta ezegonkortasuna sortzen duena.

“Proposamena efektu optikoekin erlazioan dudan ibilbide artistikoaren barruan kokatzen da. Urteetan zehar, hainbat objetu eta margo sortu ditut bilbe geometriko eta moiré efektuarekin. Deialdi honen bitartez aurrerapausoak eman ditzaket lan testuinguru honetan, eskala, dimentsio eta ikuspegi aldaketak integratuz”.

EGILEA
Malús Arbide Laborde.
Artista bisuala eta ilustratzaile textila. Bere jarduera profesionalak diseinu textila eta sortze artistikoa konbinatzen ditu. Honekin batera Arte plastiko, diseinua eta ilustrazioarekin zerikuzia duten zentroetan formakuntza saioak ematen ditu. Artista bisual bezala hainbat erakusketa egin ditu. Bere obrak hainbat kolekzioren parte dira, Artium Gazteiz, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako diputazioak, Bilboko Udala eta BilbaoArte fundaziokoak besteak beste.

http://www.malusarbide.com/


ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA