Sin nada no, con nada / Ezer gabe ez, ezerekin

Sin nada no, con nada / Ezer gabe ez, ezerekin esku-hartzeak, erabilitako lokal hutsaren inguruko ikerketa kasuaren erakusketa egitea proposatzen du, sorkuntza artistiko bezala. Honen helburua komertzio-hutsa eta testuinguru intimo-sozialaren arteko lotura egitea da: alde batetik, negozioaren zabaltze, martxan jartze eta itxiera prozesuaren atzean eskutatzen diren kontzeptu pertsonaletan sakontzea; eta bestetik lokal hutsen itxierak, aspektu sozio-ekonomikoan, Basaurin duen eragina eta hauen birzabaltzearen zailtasunak argitaratzea.

“Obra bera kasu baten azterketa da eta kasuaren azterketa bera obra da. Egungo artearen funtzioa kontutan hartuz, planteamendu hau defendatzen dut, non estetiko eta dekoraziozko arteaz gain, sortze artistikoa inguratzen gaituen ingurunea ulertzen laguntzeko tresna bezala planteatzen den, hartzen diren erabakien inguruan hausnartzera eta eztabaidatzera bultzatzen duena.

EGILEA
Nora Barragués Puentes.
Artistak sarritan egiten du lan pertsonekin lotuta dauden ingurune edo egoeretan oinarritzen diren bizitzako kontaketa eta esperientzien inguruan. Bere azken proiektuan artistak ikuspuntu feminista batetik hurrengo gaiaren inguruan ikertu zuen: ezkongabetasun egoera femeninoa eta azken bi mendeetan emakume ezkongabearen arketipoa sortu duten egoera politiko, ekonomiko eta sozialak.

ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA