Specific Light Installations

Argia erabiliz, ikuslearekiko espazioaren pertzepzioa aldatuko duen esku-hartzea da, espazioaren berrinterpretazioa, dena ikuseremuaren eta obraren materialtasunaren parte delako. Espazio eta argiaren arteko elkarrizketa proposatzen da espazioan eraldaketak sortzeko, horrela,  ikusleak zutik, ixiltasunean eta adi-adi, esanhai mistiko eta aszetikoz beteta dauden gertakari galkorrak antzemango ditu.

“Argiak ikuslea xurgatu eta obran sartzeko duen ahalmena izugarria dela uste dut. Light art lantzen duten artistak aztertzean konturatu nintzan gela bat desagertarazi eta berarekin jolasteko aukera zegoela”.

EGILEA
Alejandro de Francisco Castillo.
UPV-EHU-n (Leioa) Arte ederretako graduko ikaslea. Soinu, bideo eta argazkilaritza platoetan lan egin du argi instalazioetan ezagutza eta esperientzia lortuz. Hainbat argi instalazio gauzatu ditu espazio desberdinetan, hauetako bat 12 instalazioko serie bat izanik.

ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA