Vitrail

Proiektu honek eskultura eta zinearen ezaugarrien bitartez pentsatzeko geroz eta handiagoa   den interesa ikertzen du. Ez guztiz filmikoa ezta guztiz eskultorikoa ere, proiektu honek, pelikularen irudiak sortzeko funtzio tradizionala bere aukera eskultorikoetara aldatzeko efektu kritikoa ahalbidetzen du.

“Ikus-entzunezko eremua hau erabiliko duen jendeari bideratuta dago, normalean bakarka eta espazio pribatuan (zinea, telebista…) ematen delarik. Esku-hartze honekin, kolektiboki eta sozialki ikusi,entzun eta behatzeko idea bultzatzen da ikus-entzunezko eremutik”.

EGILEA
Karlos Martínez Bordoy.
Artista interdisziplinarra. Arte grafiko eta diseinuan goi mailako heziketa jaso du, baita historia eta geografian (UNED). Bilbao, Manchester, Leipzig, Córdoba (Argentina), Montevideo eta Bartzelonan hainbat proiektu eta erakusketa egiteko edo egiteagatik, beka (Durangoko Artistak, Bizkaiko Foru Aldundia Sortze Artistikoa, Bizkaiko Foru Aldundia Ikerketa, BilbaoArte, etb.) eta sari (Injuve, Ertibil, Generaciones…) desberdinak jaso ditu. Honez gain bitartekaritza artistikoa oinarri duten hainbat ekintza, jardunaldi eta gida garatu ditu erakunde publiko zein pribatuetan.

ESPAZIOAREN AURREKO ITXURA