Awake

Gorka Vega Barbero

Geure errealitatearen esklabo gara, gure ezjakintasunaren ondorioz ez gara gure begien aurrean dugunaz haratago ikusteko gai, atzean dagoen mundu askoz ere latzagoari ez ikusiarena egiten diogu. Platonen leizearen mitoaren erreferentziatik abiatuz, mezu kritikoz osatutako instalazioa proposatzen da, bertan murgilduz egun dauden eta sahiesten ahalegintzen garen hainbat errealitateren aurrean bisitariari begiak zabaltzen lagunduko diona. Errealitate hauek eskulturen bitartez irudikatuko dira, hartzailearen eskutik argiztatzen direnean, hauek lotzen dituen itzalak sortuko direlarik.   

Lokalaren aurreko itxura

Taberna bat izan zen bertan, oraindik ere egurrezko barra handi bat dago ikusgai. Aire berrien beharrean dagoen kale zatian kokatzen da, altuera handia sahiesteko eta bi auzune komunikatzeko eraiki zen igogailutik oso hurbil.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: ez
  • Argia: ez
  • Modalitatea: Esku-hartzea