Basauriko istorioak

Francesco Zorzi, No-Rocket

Basauriko herriak eta bertako herritarrek Menendez y Pelaio 11 lokalari buruz dituzten iraganeko pentsamendu ezberdinen irudikapen bisuala da proposatzen dena. Egun erabilerarik gabe dagoen lokala, altzari eta kirol arropa denda izan zen iraganean.

Lokalaren gainean elkar gurutzatzen diren historiak marraztuz, espazioa hutsa eta bizi gabekoa izatetik, energia berria duena izatera pasatzen da, hamaika istorioz osaturiko historia kontatuz. Oraina, iragan askoren emaitza izanik.

Lokalaren aurreko itxura

Espazio hau kirol denda izan zen duela urte batzuk itxi aurretik. Beste garai batzuetan altzariak saldu ziren bertan. Kaleartean-en bigarren aldiz parte hartzen du.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: ez
  • Argia: ez
  • Modalitatea: Esku-hartzea, kanpokaldea