Cartelada colectiva

Hibernando estudios

Serigrafia teknika erabiliz estanpatuz, taldean erabakitako gai baten inguruan kartelak sortzeko topaketa irekia da. Egonaldiak iraun bitartean Hibernando Estudios-en gidaritzapean ematen den bilera eta talde-lan proiektua da. Topaketan, egonaldian zehar sortutako kartelen muntaia egiten da, leku bat edo batzuk aldi-baterako guztiz papereztatuz, bisitariek prozesuaren emaitza ikus dezaten, hala nola, landu den kontzeptua eta prozesu sortzailea zelan joan den azaltzeko.

Lokalaren aurreko itxura

Barazki eta fruten salmenta negozioak izan dira bertan. Egun, negozio horretako altzariak mantentzen dira oraindik.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: ez
  • Argia: bai
  • Modalitatea: Estantzia