Dibulab. Experiencia pública nº 1

Dibulab (laboratorio de dibujología)

Proposamenak lokalaren barnealdeko suntsipena eta degradazioa bere eraldapenerenako lehengai gisa erabiltzen ditu. Elementu hauetatik abiatuz lan egiten da, margo eta irudi maila desberdinak gainezarriz. Horrela, degradatutako espazio estatiko eta aldaezina, espazio dinamiko eta aldakorrean bihurtzen delarik. Proposamena marrazketa bere bapateko lanketaren esperientziatik lantzeko astero biltzen den pertsona talde hetereogeno baten topaketetatik sortzen da.

Lokalaren aurreko itxura

Altzari denda bat izan zen bertan, baina negozioa herriko beste lokal batera mugitu zenetik itxita mantentzen da. Lokala bi espaziok osatzen dute eta hormetan aurreko garaietako paper koloretsuak ikus daitezke oraindik (esku hartzea burutzeko kendu daitezke). Lokala asteburuetan jendetzaz izaten den Galizia kalean kokatzen da.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: ez
  • Argia: ez
  • Modalitatea: Esku-hartzea