Foodlândia

Raquel Durán Ilanes & Rut Briones Ruibal

Foodlândia, janariarekiko dugun harremanaren behaketa artistikoa da, Orwell-Huxley dikotomiaren inguruan diskurtso sozial bat aurkitzea bilatzen duena. Jaten duguna gara edo garenak jaten gaitu?

“Kultura bat ulertzeko modu argiena bere elkarrizketa tresnen bitartez egitea da. Orwell-en profezia urtea igaro zen eta Neil Postmanek ez ote genuen gaizki ulertu eta ez ikusiarena egin zitzaion Huxley-ren distopia zen mendebaldeko jendarteak arreta jarri beharrekoa galdetzen zion bere buruari. Orwellek zapaldutako jendarte baten arriskuaz ohartarazten zuen bitartean, Husley-k distrazioetan jausten eta ondorioz mantso bihurtzen den jendarte baten arriskuez ohartarazten zuen.

Foodlândia XXI. mendeko tresnarik indartsuenetariko batean zentratzen da, ikus-entzunezko irudian; eta honen bitartez azaltzen ditu inoiz baino denbora eta adi egoteko ahalmen gutxien duen eta hala ere, aurretik gertatutako edozein momentu historiko baino mezu gehiago jaso eta sortzen dituen jendarte baten paradoxak.

Lokalaren aurreko itxura

Garai batean soroak aurkitzen ziren hemen eta Basauriko eremu honi izena eman zion Soloarte baserria ere. Lokala urte askotan zehar tapiztegia izan zen. Orain 5 metro baino gehiagoko altuera duen lokal argitsu, handi eta hutsa da, aurrez-aurre parkea eta ibaia dituena.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: bai
  • Argia: ez
  • Modalitatea: Esku-hartzea, beste parte-hartzaile batekin partekatua