Parkea Natura Naturata

Alvaro Aroca Cordova

Proposamenak naturaren balioa azpimarratuz gogoeta egiten du, eraikitako aurrerapenaren, progresuaren, ondorio gisa. Natura hiri barruan dago edo alderantziz? Badugu parke baten “naturaltasunaren” kontzientzia? Nolako gune berdeak nahi ditugu gure hirian?

Etorkizun hurbil batean aurrerapenak gune berde berriak proposatuko ditu hirietan. Barazkiak edo arropa erosteko tokiak, bisitariak naturarekiko dituen beharrizanak asetzera joango den espazio komertzialaren antza izango dute. Proposamenak gogoetarako gonbidapena izan nahi du, zuhaitzez, landarez eta soinuz betetako espazio (lokal komertziala) batean, parke bat izango bailitzan. Bizilagunak egilearekin batera bidaiatuko dute etorkizun horretara.

Lokalaren aurreko itxura

Espazio honek hainbat negozio izan ditu bertan, bitxiak eta xaboiak saltzen zituzten azken aldian.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: ez
  • Argia: ez
  • Modalitatea: Esku-hartzea