Welcome refugees

Noelia Maeso Gomez

Egun Europako hainbat eremu okupatzen dituzten sirar errefuxiatuen gune bateko giroa islatzen duen soinu-instalazioa. Martxoaren 18an onartutako UE-Turkia akordioaren ondotik, etorkin eta errefuxiatuen eskubideak urratzen dira, europara heldu baino lehen pertsona hauen etorrera geldiaraziz eta asiloa eskatzeko eskubidea ukatuz. Turkiara eramaten dituzte, giza eskubideak errespetatzen diren bermerik ez duen herrialdera, eta herritartasunaren arabera jokaera bat edo beste erabiltzen dute asilo eskaera egiten duten etorkin eta errefuxiatuekin. Egoera honen aurrean, jendartearengan hausnarketa bat sortu eta kontzientzia hartzea bilatzen du proposamenak.

Lokalaren aurreko itxura

Aurreko garaietan taberna bat izan zen bertan, egun erabat bota da espazioa irabazteko eta bertan bestelako negozio mota bat ezartzeko asmoarekin. Topaketa ospatzen denerako, espazioan egungo argazkietan ikusi daitezkeen soberakinak, ez dira bertan izango.

Espazioaren ezaugarri orokorrak:

  • Ura: bai
  • Argia: bai
  • Modalitatea: Esku-hartzea