Memoriaren aztarnak ezabatu

 

Endika Basaguren Ansoleaga

Berria den zeozer sortzeko lehenagotik zegoena suntsitzea beharrezkoa da. Esku-hartze honetan egileak ezabagailu moduan jardungo du, bere obra eta iraganaren suntsitzaile modura, akzio honek bere izana definitzen duen obra berri bat sortu dezan. Publikoak iragana eta memoriaren inguruan hausnartzea bilatzen du artistak, iragana ezabaezina dela nabarmenduz, honek gure izana eraikitzen duelako.