Zer da

Kaleartean ekimena hausnarketa baten emaitza da: gure inguruan jarduerarik ez duten merkataritza-lokalekin zer egin hausnartzearen ondorioz sortutako ekimena da, hain zuzen ere.

Beste zenbait udalerritan bezalaxe, Basaurin ere ugariak dira hutsik egon, edota ezertarako ere erabiltzen ez diren lokalak. Itxura batean, errealitate hori bizi izan duten (edo gaur egun bizi duten) toki askotan, artea, diseinua eta sorkuntzarekin lotutako jardueretara bideratu dituzte horrelako espazioak. Boladan dago jarduerarik gabeko lokaletako barrualdeak, kanpoaldeak edota pertsianak erabiltzea artelanen erakusketa iragankorrak antolatzeko, eta ugariak izan dira horrelako ekimenak, nazioartean: Pop-up Art Loop, Chicagon; Storefronts Seattle, Seattlen; Recess, New Yorken; eta The Wynwood Walls, Miamin. Hurbilago, Bajamos la Persiana, ArteShop eta Bitartean, Bilbon.

Orain arte hutsik egon diren guneetan jarduera sortzeak, gizartea eta ekonomia berpiztea dakar. Espazio huts horiek jendea erakartzen dute, joan-etorrian dabilen jendea bereganatzen dute. Jende hori, lokal hutsetik hurbil dauden dendetara eta ostalaritza-establezimenduetara ere joango da, akaso. Negozio horien inguruko eremua pizteak bisitari gehiago dakartza, eta horrek areagotu egiten du jarduera ekonomikoa.

Kaleartean-en helburuak ondorengoak dira:

  • Basauriko merkatal-ardatz nagusien paisaia eta estetika hobetzen laguntzea.
  • Jarduerarik gabeko lokalen egungo itxura eraldatzea eta erakargarriagoak bilakatzea.
  • Lokal hutsen errealitatearen inguruko hausnarketa sortzea.
  • Artearen bitartez herritarrei eskaintzen zaion eskaintza kulturala osatu.
  • Herritarrei beraien lanak aurkezteko euskarri berriak eskaini.
  • Basauri arte urbanoa delakoaren testuinguruan kokatu.

Kaleartean 2015. urtean jaio zen eta aurtengoa ekimenaren 3. edizioa izango da.