KALEARTEAN PROGRAMAZIOA, Basauriko lokal hutsetan egindako aldi baterako esku-hartzeen jaialdia

20190606_Programa-01

 

BISITA GIDATUAK

Kalearteaneko esperientzian guztiz murgiltzeko esku-hartze guztietatik pasatzen diren bisita gidatuak.

Parte-hartzaile guztiak ezagutu, beraiekin hitz egin, lokalak bisitatu eta esku-hartzeetan parte hartu.

Hau eta askoz gehiago Kalearteaneko bisita gidatuetan.

Lekuak mugatuak dira (15 pertsona bisitako), apuntatu zaitez!

20190527_bisita gidatuak-02

 

UMEENTZAKO EKINTZAK

UMEENTZAKO TAILERRA:

Lokal hutsentzako etorkizuneko aukerak imajinatzea izango da tailerraren asmoa. Etorkizunari begiratzeko sormen jolasaren bidez, umeek lokalentzako aukerak eta alternatibak asmatu ahalko dituzte eta kalearen paisaia osatu eta lokalen fatxadetan eskuhartze libreak egingo dituzte. 

Zeozer nolakoa nahi dugun imajinatu eta izena ematen diogunean, aukera bat, posibilitate bat sortzen ari gara… horregatik, gure kaleetako lokal hutsei izen eta erabilera berriak asmatuko dizkiegu: Margarita fruta exotikoen denda, Koxmeren laborategiak,… Kareaga Goikoa kaleak kartel berriez jantziko ditugu. Lokalen eskuhartzean kartelak egiteko spraydun teknika eta koloretako zintak erabiliko ditugu. 

Jarduera honen bitartez, umeak ere gure inguruko merkataritza-lokalekin zer egin hausnartzen eta irudimenarekin jolasten arituko dira, Kaleartean-eko ekimenetan artista eta herritar helduek egiten duten moduan.

UMEENTZAKO BISITA GIDATUAK:

Umea bazara, edo ume kuriosoa bazara, primeran pasatuko duzu! Ikusi, entzun, ukitu, usaindu… Nahi dituzun galderak egin sortzaileari!

Asko ikasiko duzu!

 

ESKU-HARTZEEN MAPA

Begiratu mapa honetan parte-hartzaileen aldi baterako esku-hartzeak bisitatzeko lokalen kokapena.

Ez galdu esku-hartzerik!

 

+info

Sortzaile Gonbidatuak, Cuchillo-k, sortutako Fanzinea.

¿Deskargatu nahi duzu? Hemen egin!