Sortzaile gonbidatua 2019

Kaleartean 2019-ko sortzaile gonbidatua ondorengoa da:
firma_email_2017_4_recortado

Cuchillo sormen estudio aske txikia da, eta honela definitzen dute euren burua:

«Ez gara estudio “tradizionala”, gure lanak beti ikusten ditugu geure burua adierazteko eta balio erantsia emateko aukera gisa.  Proiektu teknologiko eta interaktiboetan arreta bereziarekin eta beti diseinuan eta sormena kontuan hartuz, garrantzi handia ematen diogu diseinuaren eta garapenaren arteko elkarrizketa irekiari, biak elkarrekin joan daitezen.

Gure planteamendua digitala badirudi ere, gure lan guztia birtualaren mugak zeharkatzeko eta jende askoren egunean gogoeta egiteko diseinatuta dago. Gure web proiektuak sarituak izan dira Laus, Awwwards, Siteinspire, Mindsparkle magazine

Diseinu tradizionalak ere liluratzen gaitu, tintak, paperak aukeratzea eta azken emaitza ikustea, ukitu eta sentitzeko tangiblea den zerbait.

Horrekin batera, gure “Cuchillo Lab”-ean gure sormena aske uzten dugu eta gure sormen proiektu propioak sortzen ditugu, esperimentuak egiten ditugu etorkizuneko garapen edo produktuak izan daitezkenentzako, guretzat edo bezeroentzat. Egunerokotasunean gure ihes-balbula da eta proiektu berriei gogo biziarekin aurre egiten laguntzen digu.

Bilbon dagoen gure espazioan erakusketak, instalazioak, hitzaldiak eta saioak antolatzen ditugu sormena oinarri gisa jarrita, #makecreativitygreatagain da gure lema.»

Beraientzat, Kaleartean 2019-ko Sortzaile Gonbidatua izatea da:

«Guretzat ohore haundia da gu aukeratu izana eta proiektuan lankidetzan aritzeko gogo bizia dugu.»

 

img cuchillo copia
Sortzaile gonbidatuaren inguruan:

Kalearteaneko talde antolatzaileak gonbidatutako sortzaileak egindako esku-hartzean datza. Bere lanaren bitartez, Kalearteanen ustez ezagutzeko interesgarriak diren, artista, diseinatzaile edo sortzaile berritzaileen lana gerturatu nahi da.

Sortzaile gonbidatuaren esku-hartzea, topaketaren irudi grafikoaren moldaketan datza, ondoren hau topaketaren kontestuan erabiliak izango diren euskarrietan, udalerriko espazio publikoko publizidade eta komunikazioan aplikatuko delarik. Batez ere, pertsona mugimendu handiena dagoen espazioetan erakutsiko da lana. Espazio publikoa oinezkoei harridura sorrarazi eta interesa piztuko dieten pieza grafiko erakargarriekin betetzen da. Horren bidez, oinezkoak topaketara eta esku-hartzeak jasotzen dituzten lokaletara hurbiltzea ahalbidetuko da. Jardunaldia ezagutzeko gonbidapena izango da, grafika garaikideko irudi ezagun baten lanaren bidez.